Ohiturari eutsiz, 29 urte beteko ditu doke txapelketak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2009ko api. 7a, 17:39
SUDC elkarteak urtean behin antolatzen duen doke txapelketak ez du hutsik egingo; apirilaren 10ean izango da, 10:00etan hasita. Gero, 20 kilo sardina erreko dituzte, jokalariek zein publikoak bertan jateko.

Arrasaten historia duen jokorik badago, hori dokea da. Gure arbasoen antzinako jokoa, frogatuta dago Erdi Aroan, behintzat, gure ibarrean jokatzen zela. Ezin da esan gaur egun arrasatearrentzat denbora-pasa erakargarriena denik, baina zaleek ez dute urteroko hitzorduan kalerik egiten.
Urtero biltzen dira Kondekua zelaian –Monterron parkearen azpian– goiza dokean jokatzen pasatzeko. Hala, aurten, zapatu honetan dute hitzordua: hilaren 10ean, goizeko hamarretan. Txapelketa SUDC elkarte gastronomikoak antolatzen du, eta, adierazi dutenez, "helburua da gure herriko antzinako ohitura zaharrari eustea". Elkarteen arteko lehia izaten da, eta elkarte bakoitza bazkide bikote batek ordezkatzen du. Bikote onenak udalaren ordezkaritzaren aurka jokatuko du amaieran. Eta, Erdi Aroan egiten zen moduan, apusturik ez da faltako: galtzen duenak, jokalariek eta publikoak jango duten 20 kilo sardinak  ordaindu beharko ditu.


Harrobia domekan aritu zen
Dokeak badu harrobia: joan den domekan jokatu zuten gazte mailako 25. doke txapelketa. Irabazleak Oiana Uribarren eta Ahinize Uribarren izan ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak