Odola ematera joateko deia

Ubane Madera 2008ko mai. 14a, 15:13
Arabako Odol Emaileen Elkarteak dei egin gura die Arrasateko emaileei gaur eta bihar (eguazten eta eguena) eta datozen bi eguazten eta bi eguenetan (maiatzaren 21, 22, 28 eta 29an) odola ematera joan daitezen. Orduak eta odola emateko lekua betiko berak dira: osasun zentroan, 16:30etik 20:00ak bitartean.

Isabel Viloriak, odol emateen koordinatzaileak esandakoaren arabera, ohiko odol emaileez gainera, deialdia egin gura diete bereziki “18 urte bete dituzten gazte horiei lehenengo aldiz odola ematera joan daitezen eta guztiondako eredu izan daitezen”.


Horrekin batera, 2007an Arrasaten egindako odol ateraldien datuak ere helarazi dituzte. Haien arabera, odol emaileen elkarteak egindako 12 irteeretan, 438 lagunek eman du odola Arrasateko osasun zentroan.

Horrez gainera, zenbait lantegietan eta MUn ere izan ziren iaz. Adibidez, Fagor Garagartzan, 232 emailek eman zuten odola elkarteak egin zituen lau irteeratan.

Mondragon Unibertsitatea dator gero, 172 emailerekin, beste lau irteeratan. Eta Fagor San Andresen, berriz, irteera kopuru berean 156 emaile izan zituzten.

Fagor Arrasaten, berriz, bi irteeratan 103 emaile izan ziren, 98, Euskadiko Kutxan, 77 Ikerlanen, 74 Fagor elektronikan, 54 Azuo Lagunen eta 51 Alecopen. Bukatzeko, JMAra behin etorri ziren eta 23 emaile izan ziren han.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak