Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzerakako hondeatzeko makina bat (retroexcavadora) erre dute ezezagun batzuk bart gauerdian San Andres auzoan egiten dabiltzan autopistako lanetan. Barne Sailetik azaldutakoaren arabera, makinaren kristala hautsi eta erre egin dute eta beste makina bat ere erretzen saiatu omen dira erasotzaileak Ertzaintzaren arabera. Suhiltzaileak joan dira sua itzaltzera eta sortutako kaltea handia izan dela adierazi dute Barne Sailetik. Gertakaria ikertzen dabil Ertzaintza.