Obrak protagonista, gaurko batzarrean

Ubane Madera 2008ko maiatzaren 12a

Ino Galparsoro alkatearen kartzelaratzearen ostetik aurreneko tokiko gobernu batzarra egingo du gaur udal gobernuak. Eta badituzte makinatxo bat gai aurreikusita landuko duten zerrendan.

Obrak dira gai horietako asko. Besteak beste, Juan Carlos Guerra plazaren gainean jardungo dute udal gobernuko kideek. Hain zuzen ere, plaza hura berriro urbanizatzeko obren adjudikazioa egiteko klausulak aztertuko dituzte.

 

Horrez gainera, obren atalean, berbagai izango dute, baita ere, Udaltzaingoarendako egoitza berria egiteko obrak. Udalaren asmoa da egoitza berri hori egokitzea lehengo tren geralekuaren parean, hau da, Mankomunitatearen egoitza berria egokitzen dabiltzan eraikin berean.

 

Bestalde, Abaroa zaharren etxe berria eta San Andresko alkatetza berriari dagozkion obrak zuzentzeko laguntza teknikoa landuko dute.

 

Eta bukatzeko, Santa Marina ingurura joan eta Galizia kalea berriro urbanizatzeko obrak hasi ahal izateko beste pauso bat emango dute gaur tokiko gobernu batzarrean. 15:00etan hasiko da batzarra.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak