Obra kontu ugari, gaur Tokiko Gobernu Batzarrean

Ubane Madera 2008ko mar. 31a, 14:34
Aste Santuko oporren ostean egunerokotasunera bueltatu, eta gaur (astelehena) Tokiko Gobernu Batzarra egingo du udal gobernuak, arratsaldean. Bestelakoen artean, Obra eta Zerbitzuen Sailarekin lotutako gai zerrenda luzea dute aurreikusita udal ordezkariek.

Adibidez, Uribe kalea eta Garaia gunearen arteko argiteria berritzeko proposamena aztertuko dute. Eta baita ere herriko errepideetan automobilen abiada moteltzeko sistema gehiago erosteko proposamena.

 

Horrekin batera, bi txosten aztertuko dituzte: bata errekara ur zikinak isurtzearen gainekoa eta bestea 2007ko hiri bus edo autobus urbanoaren zerbitzuaren gainekoa. Eta Zerbitzuen Sailarekin bukatzeko, udal azokan hutsik dauden saltokiak adjudikatzeko arauen onespena aztertuko dute.

Bestelako ataletan, jakinaraziko dute Kantauri isurialdeko ibai eta erreken antolamenduaren PTS-aren hasierako onarpena aztergai izango dutela eta jendaurrean ipiniko dutela, gura duenak kontsulta dezan. 

Eta Kultura eta Gazte Sailei dagokienez, batetik apirileko eta maiatzeko kultura egitarauak aztertuko dituzte, haien aurrekontuak onartzeko eta bestetik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gaztemaniak izeneko egitarauari dagokion hitzarmena sinatzeko proposamena aztertuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak