Horrez gainera, obren atalean aztertuko dute herriko zenbait lekutan argiak hobetzeko proposamena. Autobus geralekuekin lotuta, berriz, markesinak erosi eta bazterguneak eraikitzeko Diputazioren dirulaguntza programen gainean jardungo dute.
Bestelako obra batzuk aipatzearren, Gazteluondo eta Arrasate pasealekua lotzeko proiektuarekin aurrera egingo dute. Bestalde, aztertu beharko dute San Josepe harrobiak egindako eskaera bat; hain zuzen ere, harrobiko erremate lanak egiteko leherketak egiteko baimena eskatu dute. Eta obrekin bukatzeko, mendi aldera joango dira, izan ere, Udala-Besaide bidezidorra eta haren ingurunea errekuperatu eta erabiltzeko moduan jartzeko proiektua onartzeko proposamena aztertuko dute zinegotziek.
Lan eskaintzak
Hori obrei dagokienean; lan eskaintzei dagokienez, berriz, arkitekto teknikoen lan poltsa sortzeko hautaketa prozesua deitzea landuko dute gaur; saneamendu eta obretako teknikari lan-poltsa sortzeko hautaketa prozesua berbagai izango dute eta 2008ko lan publikoen eskaintza onartzea eta eskaintza horretan jasotzen diren hainbat lanpostu betetzeko hautaketa probak deitzea ere berbagai izango dute.
Eta obra eta lan eskaintzez gainera, bestelako gaiak ere landuko ditu gaur udal gobernuak; adibidez, saharar errefuxiatuen alde lanean diharduen NUBI elkartearekin hitzarmena sinatzea aztertuko dute gaur arratsaldeak. Puntu garrantzitsua hauxe, jakin badakizue-eta, diruz larri dabilela NUBI elkartea aurtengo Oporrak Bakean programa egin ahal izateko.