Hemendik eta abendura bitartean hiru txandatan etorriko dira Arrasatera nortasun agiriak egitera: urriaren 27 eta 29an; azaroaren 24an eta 26an eta abenduaren 10ean eta 18an.
Bi bide daude txanda hartzeko: Biztanleen Arreta Zerbitzura bertara joanda edo telefonoz deituta: 943 25 20 00. BAZeko ordutegia da astelehenetik egubakoitzera, 08:30etik 19:00etara eta zapatuetan, 09:00etatik 13:00etara.
Hilero 80 lagun
Arrasateko zerbitzuaren erabiltzaileen datuak ere eman dituzte BAZetik: hilean 80 bat lagun etortzen dira; eta arrasatearrez gain, inguruko herrietatik ere jende ugari etortzen da nortasun agiriak egitera Arrasatera.