Biztanleen Arreta Zerbitzutik (BAZ) azpimarratu gura izan dute ezinbestekoa dela agiri elektronikoak eskuratzeko bi bider joatea BAZera: "Martxoaren 24an datuak jasoko dira eta 26an nortasun agiria entregatuko da", azaldu du Edurne Muxikak, BAZeko arduradunak.
Txandak telefonoz har daitezke: 943 25 20 00. Edo BAZera bertara joanda; ordutegia honako hauxe da: astelehenetik egubakoitzera, 08:00etatik 19:00etara eta zapatuan 09:00etatik 13:00etara.