Nortasun Agiri elektronikoak egin ahal izango dira Arrasaten

Ubane Madera 2008ko urr. 6a, 18:08
Biztanleen Arreta Zerbitzuan Nortasun Agiri elektronikoak egin ahal izango dira urritik aurrera. Nortasun Agiri elektronikoak dira nortasun agiri berriak, zaharra iraungi edo galduz gero egiten dituzten agiriak. Bada, horiek orain arte bakarrik egin zitezkeen Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburuetan, baina aurrerantzean Arrasaten ere egin ahal izango dira.

Are gehiago, dagoeneko egin dituzte hitzorduak eta guzti. Hain justu, hemendik eta abendura bitartean etorriko dira hil bakoitzean bi bider. Urriari dagokionez, urriaren 27an eta 29an etorriko dira. Azaroari dagokionez, azaroaren 24an eta 26an eta abenduari dagokionez, berriz, abenduaren 9an eta 11n.

Nortasun Agiri horiek egiteko komeni da aldez aurretik izena ematea. Hori Biztanleen Arreta Zerbitzuan egin beharra dago. Ordutegia honako hauxe da: astelehenetik egubakoitzera, 08:30etik 19:00ak arte eta zapatuetan 09:00etatik 13:00ak arte. Telefono zenbakia, berriz, honako hauxe da: 943 25 20 00. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak