Facebook-eko Ternua orrialdera www.facebook.com/ternua.officialpage igo behar dira argazkiak; edo, baita, infor@ternua.com helbide elektronikora bidali ere. Parte hartzaile bakoitzak bost argazki bidali ahal izango ditu, gehienez.
Udako argazkiak izan behar dute
2010eko udako oporretan ateratako argazkiak izan behar dute, eta 2010eko abuztuaren 2tik irailaren 30eko eguerdiko 12:00ak arte parte hartu ahal izango da lehiaketan.
Sariak
Antolakuntzak hiru sari ezarri ditu: Ternua materialaz osatutako 300 euroko lehen sari bat; 200 euro Ternuako materialean, bigarrena; eta 100 euro Ternuako materialean, hirugarrena. Gainera, parte hartzaileen artean, Sua Edizioak emandako bi argazki liburu zozketatuko dituzte: Fauna salvaje de Euskal Herria eta Fauna Salvaje de los Pirineos izenekok, biak Juan Carlos Muñozenak.
Epaimahaian, Iñurrategi eta Usobiaga
Epaimahaia Ternuarekin harreman estua duten Alberto Iñurrategi mendizaleak, Patxi Usobiaga eta Irati Anda eskalatzaileek, eta Ternuako komunikazio arduradunak, marketing arduradunak eta produktu managerrak osatuko dute.