Never Surrender taldeak diskoa kaleratu du

Imanol Soriano 2007ko ira. 14a, 12:37
Arrasteko Never Surrender taldeak diskoa kaleratu du Puzkarra Records & True Force Records diskoetxeen laguntzarekin. Hamaika kantu propioez osatuta dago "Aurrerapenaren Izenean" diskoa.

Diskoa Arrasateko Shot! estudioan grabatu eta nahastu dute 2007ko udaberrian zehar. Dagoeneko salgai dago herriko hainbat tabernetan.

Never Surrender taldea Arrasaten sortu zen 2002 urte hasieran. Arrasateko lau lagunek osatzen dute: Pottoko (abeslaria), Arri (gitarra), Dura (baxua) eta Atxi (bateria), estilo berdinak batu zituen eta hala lehenengo kontzertua 2002ko Azaroan eman zuten. Hortik aurrera kontzertu dezente eman dituzte Euskal Herrian eta baita kanpoan ere.

Hurrengo kontzertuak

Bihar, zapatua, kontzertua emango dute Arrasateko Gaztetxean 22:30etan eta irailaren 29an oñatiko San Migel jaietan txoznetan 21:00etatik aurrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak