Neskak eta kadeteak behar dituzte errugbi taldekoek denboraldi berrirako

Mireia Bikuña 2009ko ira. 6a, 15:20
Arrasate Errugbi taldekoak buru-belarri dabiltza denboraldi-aurrea prestatzen. Atzo Mojategiko zelaian elkartu ziren entrenamendua egin eta lagunarteko partiduak jokatzeko. Senior, beterano eta nesken taldetako jokalariak ibili ziren senior mailako entrenatzaile Igor Isasiren aginduetara. Talde mixtoak egin zituzten eta hainbat partidu jokatu zituzten.

Errugbi sailekoek zazpi talde izango dituzte denboraldiari aurre egiteko: infantilak, kadeteak, jubenilak, seniorrak, beteranoak, neskak eta errugbi eskolakoak. Gustura daude jokalariek emandako erantzunarekin, baina nesken eta kadete mailako taldeetarako jokalariak behar dituztela esan ziguten: "Iaz neskek Eibarreko neskekin osatu zuten taldea, eta Arrasate izenarekin jokatu zuten. Baina, eibartarrek euren kontura egin dute taldea eta jokalari beharrean gaude. Era berean, kadete mailarako jokalariak behar ditugu". Neskek martitzenetan eta egubakoitzetan entrenatzen dute 19:00etatik 21:00etara, eta kadeteek martitzenetan eta eguenetan, ordu berean.

Senior mailarako bidea

Garagartzako zelaian urte asko egin ondoren errugbiak indarra galdu zuen Arrasaten. Mojategiko zelai berriarekin saila indartu gura dute eta errugbi eskolarekin buru-belarri dihardute. "Senior mailarako jokalariak prestatu nahi ditugu, eta harrobiarekin hasi behar dugu. Errugbi eskolan 20 jokalari ditugu, eta domekero entrenatzen dugu. Adin horretatik hasita senior mailara arteko kategoria guztietan izan nahiditugu taldeak", esan digute.zuzendaritzakoek.

Denboraldi-aurrea

Denboraldia noiz hasiko duten jakin barik –oraindik ez dituzte data zehatzak –, denboraldi-aurreko egutegia gertu dute. Egubakoitzean entrenamendu-partidua jokatuko dute Eibarren. Zapatuan aldiz, Laidara irteera egingo dute piraguan ibiltzeko, eta arratsaldean Baionaren eta Biarritzen arteko partidua ikusiko dute Anoetan. Denboraldi-aurreko bi partiduak hilaren 19an eta 26an jokatuko dituzte Iruñan eta Ordizian.

Entrenatzaileak

Bigarren urtez Igor Isasi izango da senior mailakoen entrenatzailea. Mikel Kerejetak eta Jon Iriak zuzenduko dute nesken taldea. Aztiria, Iban Rodruiguez eta Kako arduratuko dira infantil mailako taldeaz. Azkenik, Ritxik, Txantonek eta Kakok egingo dituzte entrenamenduak errugbi eskolakoekin jokalariekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak