Hiru ordu, hainbat dantza, 387 parte-hartzaile eta garaile bakarra izan zituen Donostiako Aerobitoiak; Nerea Mata arrasatearra. Itxuraz behintzat, gogorra dirudi hiru ordu aerobic egiten aritu beharrak, Matak berak esan digunez, ez zitzaion gehiegi kosta: ''aerobik klaseak ematen ditut, eta ohitua nago egunean hiruzpalau ordu horretan aritzera.''
Arrasatearraren esanetan, erresistentzia fisikoa eta teknika dira horrelako proba baten faktore garrantzitsuenak. Aerobikak duen osasunaren inguruan berba egiten hasita esan digu akaso lehen jende gehiagok praktikatzen zuela gimnasia mota hau, baina gaur egun modalitate gehiago dagoela.
Aurrera begirako proiektu edo asmoen inguruan galdetuta, momentuz ez omen du halako lehiaketa gehiagotan sartzeko asmorik: ''laster gimnasioa irekiko dut Arrasaten, eta horretan nabil buru belarri.''