Egunak aurrera egin ahala, baina, litekeena da egoerak okertzera egitea. Euskalmeten eguraldi aurreikuspenak zera dio: "Ipar-haizea ibiliko da eta prezipitazioa ia egun osoz egingo du. Elur-kota 400-600 m-ra kokatuko da goizean, arratsaldean 200 m-ra jaitsiz. Gainera, egunaren amaieran izotza botako du berriz ere".
Kontuan hartuta Soraluze 100 metrora dagoela eta dagoeneko 07:30ean Arrasate baino zuriago zegoela, gaur gomendioa da, derrigorrezkoa ezean, automobilik ez hartzea.