Neguko jaia egingo du zapatuan Musakolako Gazte Txokoak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010ko urt. 14a, 10:56
Txatxilipurdik kudeatzen dituen Gazte Txokoek jo eta ke dihardute herriko gaztetxoei aisialdi plan paregabea eskaintzerako orduan. Aste bukaera honetan Musakolako Gazte Txokoaren txanda da, zapatuan Neguko Jaia egingo dute-eta. 16:00etan hasita eta 20:00ak arte, ez da aspertzeko astirik izango.

Gazte Txokoen kudeatzaile Lander Juaristik jakinarazi duenez, biharko jaiaren helburua da "12 eta 14 urte artekoak Musakolako Gazte Txokora hurbiltzea". Izan ere, Juaristik dioenez, adin tarte horretako gaztetxo gutxi ibili ohi da bertan. Normalean nagusiagoak diren gazteak ibiltzen dira. 
Egitarauari dagokionez, ez dute sekulako festa bat antolatu gura izan: "Jai xume-xumea egingo dugu", adierazi du Juaristik. Hala, pista amerikarrarekin hasiko dira. Bikoteka edo taldeka jarrita –gerturatzen diren gaztetxoen arabera–, Gazte Txokoaren kanpoaldean froga ezberdinez osatutako zirkuitua gainditu beharko dute. Azkarrenak irabaziko du. Gero, karaoke lehiaketa egingo dute egoitza barruan, eta epaimahaiak erabakiko du zeinek duen ahotsik onena.
Azkenik, festari merezi duen agurra emateko, afari merienda egingo dute. Besteak beste, txistorra eta pizza jateko aukera izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak