Nazioarteko dantzak gaur eta Kubako musika egubakoitzean, Monterron Parkean

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2010eko uztailaren 27a

Udaleko Kultura sailak bultzatutako Udazabal programaren barruan, gaur, martitzena, Portugaleteko Folklore jaialdiarekin elkarlanean, Indiako eta Daguestaneko dantza taldeen emanaldia izango da, 22:30ean Monterron parkean. 45 minuturen bueltan, talde bakoitzak haren herrialdeko dantzak eta jantzi ikusgarri eta koloretsuak erakutsiko dituzte. Egubakoitzean, toki eta ordu berean, Kubako doinu tradizionalak egiten dituen 'Deboson' taldeak hartuko du lekukoa.

Karmelo Alberdi, kultura teknikariaren esanetan, gehienontzako doinu ezagunak badira ere, ez da aukera handirik izaten gurean horrelako taldeen zuzenekoekin gozatzeko. Euskal Herrian biran daudela aitzakia hartuaz, Deboson taldeak geldialdia egingo du egubakoitzean Arrasateko Monterron parkean, bertaratzen direnak Kubako son eta bolero doinuekin dantzan jartzeko helburuarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak