Natale Landari ongietorria egin zioten

Iker Barandiaran 2009ko maiatzaren 9a

18/98 auzia dela-eta, espetxean izan da Landa 2007ko azarotik aurtengo apirilaren 28ra arte. Epaileak absolbitu egin du. Atzo, egubakoitza, hainbat herritarrek ongietorri beroa egin zioten Arrasateko Herriko plazan.

Natale Landa 2007ko azaroaren 30ean atxilotu eta espetxeratu zuten, epaileek ihes egin zezakeen arriskua argudiatuz. Hasiera baten 11 urteko kartzela zigorra ezarri zioten, eta apirilaren 28an askatu zuten arte, Soto del Realen (Madril) eta Curtisen (A Coruña) egon da espetxeratuta. Joan den aste bukaeran eman zen jakitera epaileek absolbitu egin zutela.

Atzo, egubakoitza, ekitaldi jendetsua egin zuten Arrasaten, eta herriko hainbat taldek eta lagunek opariak eman zizkioten eta bertsoak abestu zizkioten.

Bukaeran, Landak azpimarratu zuen nahiz eta kalean egon, ez dela "batere aske sentitzen, herria ez delako askatasunean bizi". Eta herritarrei eskatu zien "eraikuntza nazionalean" jarraitzeko. Ekitaldia bukatu ostean, manifestazioa egin zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak