NANaren tramitazioaren inguruko ika-mika dela-eta, euren erantzukizuna ez dela diote Udaletik

Jon Berezibar 2007ko mar. 2a, 18:03
BAZen hilean behin egiten den NANaren tramitazioaren inguruko kexak direla eta oharra igorri du Arrasateko Udalak. Azkenaldian jende pilaketak eta ika-mika sortu dira eta hori dela-eta adierazi dute nortasun agiriaren tramitazioa ez dela Udalaren eskumena eta Gobernu-Ordezkaritzarekin harremanetan jarri direla maizago etor daitezen.

Prentsa ohar baten bidez agertu dute orain dela urte batzuk lortu zutela Arrasaten NANaren tramitazioa egin ahal izatea "herritarrei zerbitzu hobea emateko". Azkenaldian ika-mika piztu da tramitazio egunetan sortzen diren pilaketak eta zerbitzu txarra direla-eta. Hala, Udaletik garbi utzi gura dute NANaren tramitazioa ez dela "euren eskumena, Estatuarena baizik, eta, hortaz, Udalak ez duela gai hori kudeatzen" eta "izapide horiekiko erantzukizunik ez" duela. Hala ere, "orain arte hilean behin etorri izan dira Arrasatera nortasun agiria egiten baina zer eskari dagoen ikusirik eta kontuan hartuta ez dela nahikoa herritar guztion premia betetzeko, Udala saiakera egiten ari da maiztasuna areagotzeko eta dagoeneko Gobernu Ordezkaritzarekin harremanetan jarri" ei dira "eta hilean hainbat bider etortzeko eskabidea egin" dute. Haien erantzunaren zain daudela gehituz amaitzen dute oharra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak