Alkatetzatik jakinarazi dutenez, urtarrilaren 30ean, otsailean eta martxoan egongo da Arrasaten nortasun agiria egiteko aukera. Arrasaten egin ahalko dena ez da NAN elektronikoa, orain artekoaren modukoa baizik eta, ohi bezala, Biztanleen Arretarako Zerbitzuan tramitatuko da. Txanda hartu beharko da bulegora bertara joanda edota 943 25 29 00 telefono zenbakira deituta. Orain dela aste pare bat zerbitzu hori etengo zutela jakinarazi arren, Arrasaten datozen hiru hileetan oraindik egongo da aukera.