Nagusitasun osoz irabazi zuen Mondrak Mojategin

Mireia Bikuña 2008ko urt. 13a, 15:13
Preferente mailako 18. jardunaldian, 3-0 menderatu zuen Gordobilen taldeak Idiazabal. Edozelan ere, gol gehiago egiteko aukera izan zuten arrasatearrek. Hala, Mondra, seigarrena da sailkapenean, 28 punturekin.

Kontrola

Mondraren eta Idiazabalen arteko lehiako hasierako minutuak nahiko parekatuak izan ziren; bada, etxekoek azkar hartu zioten neurria lehiari, eta goitik behera menderatu zuten- Idiazabalek lehen jaurtiketa 20. minutuan egin zuen-. Hala, markailuan abantaila hartu aurretik, Mondrak, aukera garbiak izan zituen; bada, lehen gola 28. minutuan egin zuen Iker Lopezek, Keixik egindako falta erdiraketa bat errematatu ostean. Handik aurrera, etxekoek, joko polita egin zuten; eta, atsedenaren aurretik bigarren gola egiteko aukera oso garbiak izan zituzten Iker Laspiurren eta Julen Herizen erremateetan. Bada, huts egin zuten.

Bigarren zatia

Norgehiagokak ez zuen aldaketarik izan atsedenaren ondoren. Ekainek egin zuen etxekoendako bigarrena  67. minutuan, Andonik egindako jokaldi eder baten ondoren. Lehia bukatzeko hamar minutu falta zirenean, Maikelek borobildu zuen markagailua hirugarren golarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak