Nafarroa etorbideko zati batean dagoen zuhaiztia txukundu egingo du Udalak. Hain zuen ere, hiltegiko biribilgunearen eta INEMeko bulegoaren artean dagoen zuhaiztia. Hori egiteko, orain dauden zuhaitzak kendu eta berriak sartuko dituzte.
Segurtasun arrazoiak ere aipatu dituzte: "Azkeneko hiru urteotan ezkiak ez dira inausi obra barruan geratzen zirelako. Hori dela-eta, haien itxura estetikoa asko hobetu da, baina galdu dute segurtasun maila", azaldu du Moises Altunak, Obren Saileko teknikari-buruak.
zaharren partez, hemengoak
Hori ikusita, hainbat alternatiba aztertzen ibili dira Udalean, baina ez dute beste irtenbiderik aurkitu eta erabaki dute 19 ezkiak kendu eta haien partez zuhaitz ilara berria landatzea, behar bezala lerrokatuta. Gainera, erabaki dute ezkiak partez, bertako zuhaitz motaren bat landatzea, adibidez, haritzak, pagoak edo astigar arruntak, haiek zaintzea errazagoa delako.