Muxibarko igogailu publikoa ez dabil

Ubane Madera 2009ko urtarrilaren 13a

Muxibarko parkingaren barruan bi igogailu eraiki dituzte: bata publikoa eta bestea pribatua, garajeen erabiltzaileendakoa. Bada, bigarren hori martxan dago, ez ordea, igogailu publikoa, nahiz eta komunikabideetan kontrakoa esan.

Kontua da Arrasateko Udalak jakinarazi zuela Muxibarko igogailu publikoa abenduaren 22tik aurrera izango zela erabilgarri. Eta ez da horrela izan.

Hain justu, atzo abisatu zuten oraindik ez dagoela martxan. Ino Galparsoro alkateak emandako azalpenen arabera, Udalaren asmoa zen Santamasetarako guztia gertu izatea, baina Iberdrolarekin konturen bat konpontzea falta zitzaiela-eta, ez dute lortu epe hori errespetatzea.

Gauzak horrela, alkateak azpimarratu du ahaleginduko direla Muxibarko igogailua ahalik eta lasterren martxan ipintzen eta hori egin bezain laster jakinaraziko dietela herritarrei. 

Bizkaia Etorbidetik atera, eta momentuz, Gorostizaraino iristen da Arrasateko lehenengo igogailu publikoa, Gernika Oinezkoen Zumardiraino.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak