Muxibarko igogailu publikoa erabilgarri dago

Ubane Madera 2009ko mai. 18a, 17:31
Denboralditxo batean probak egiten ibili ostean, dagoeneko guztion eskura dago Arrasateko aurreneko igogailu publikoa: Bizkaia Etorbidekoa (Muxibarko igogailua). Momentuz 24 orduko zerbitzua ematen du.

Bizkaia Etorbidetik Gorostiza auzoraino igogailuan igotzeko aukera dago orain. Igogailu berria publikoa da, beraz, edozeinek erabil dezake, ez bakarrik inguruko auzotarrek. Eta igogailura iritsi aurretik dagoen ateak sarraila duen arren, ez dago giltzarekin itxita.
Horrez gainera, momentuz 24 orduko zerbitzua ematen du. Hala jakinarazi dute Zerbitzu Sailetik: "Ikusi egin beharko dugu gero zela funtzionatzen duen, eta gero akaso, aztertu beharko dugu ordutegiren bat ipini beharra-edo, baina oraingoz, 24 orduan dabil", gaineratu dute. Zortzi lagun kabitzen dira Arrasateko lehen igogailu publikoan, kilotan, 630 kilo.

Behetik gora, zuzen

Igogailua Bizkaia Etorbideko garaje berrien barrutik doa, zerotik bederatzigarren solairura zuzenean, hau da, ez da bidean geratzen, beraz, garajeen eraikinak dituen bestelako solairuetara joateko ezin da igogailu publikoa erabili; horretarako garajeek eurek duten igogailu partikularra erabili behar da.

Solairua gehitzeko asmoa

Edozelan ere, komeni da gogora ekartzea Bizkaia Etorbideko igogailu publikoari beste solairu bat gehitzeko asmoa daukala Arrasateko Udalak. Igogailua Larragaineraino iristea da Udalaren asmoa. Egokitzapen obra hori egin ahal izateko azterketa teknikoa egiten dabiltza orain eta Obra Sailetik jakinarazitakoaren arabera, laster entregatuko dute txostena 0udaletxean. Muxibarko garajeak egin dituen enpresa berak egin du txosten hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak