Musikaz, dantzaz eta kolorez beteta Arrasateko kaleak zapatuan

Maider Arregi 2008ko urr. 12a, 17:24
Adin guztietako 200 bat dantzarik hartu zuen parte Lore Gazteak dantza taldeak antolatutako ekitaldian. Dantza ezberdinetako jantzi dotoreak ikusteko aukera izan zen. Oraingo eta lehengo dantzariak, guztiak elkarrekin batu ziren. Eguraldiak lagunduta, herriko kaleak zeharkatu zituzten kale giroa berotuz eta herritarrak alaituz.


Arbolapetatik 200 dantzari inguru irten ziren dantza ezberdinak dantzatuz eta jantzi dotoreak erakutsiz. Baina, ohiko dantzez gain dantza bereziagoak ikusteko aukera ere izan zen.
Dantza guztiei Arrasateko txistulari eta gaitariek jarri zieten musika. Herritarren txalo zaparradak izan ziren nagusi Seber Altubeko plazan.
Nagore Ipiña Lore Gazteak dantza taldeko kideak balorazio  oso positiboa egin du. Izan ere esperotako arrera jaso baitu Lore Gazteak taldeak antolatutako ekintzak. "Aurten ekitaldi handia antolatu dugu. Urtero uztailean Monterronen egin izan dugu ekitaldia baina azken bi urtetan jende faltagatik ezin izan dugu egin. Aurten ordea, kaleko jendeari zuzenduta dagoen ekitaldi desberdina egitea pentsatu genuen". 


Helburuetako bat herritarrengatik gertuago egotea izan da. Hala, egungo eta lehengo 200 bat dantzarik hartu dute parte ekitaldi jendetsuan.
Parte hartzea eta jendearen erantzuna ezin hobea izan dela azaldu du Ipiñak. Adin guztiko jendeak hartu du esku: 8-9 urte bitarteko umeetatik helduenetara bitartean. Horrela, dantza guztiak egiteko aukera izan dute.

Askotariko dantzak

Ekitaldian ohiko dantza ezagunez gain,  dantza bereziagoak ikusteko aukera ere izan zen. Besteak beste, dantza nafarrak, kostaldekoak edota arabarrak. Gaztetxoenek eta helduenek herriko plaza kolorez eta alaitasunez jantzi zuten herritarren begiradapean.
Guztira, hamahiru dantza ezberdin egin zituzten: Ezpata txiki, Batelerak, banakoa, Calles, Otsagabia, Zapi txuria, Jaurrieta, sorgin-dantza, Uztai Haundia, Kataiak, Gasteizekoa eta fandangoa eta arin arina.
Uztailetik urrira bitartean ibili dira Lore Gazteak dantza taldeko kideak guztia antolatzen eta lotzen. Bi entsegu orokor egin dituzte eta koordinazio lan handiaren ostean horrenbeste esfortzuk emandako fruitua jaso zuten dantza taldeko guztiek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak