Musikagida: hamar musikariren disko kuttunak, partekatzeko

Iker Barandiaran 2009ko mar. 1a, 12:55
Arrasateko Kulturatek ezinbesteko diskoen zerrenda eskatu die hamar musikariri. Gida hori doan hartu daiteke Kulturaten bertan eta baita BAZen ere. Egubakoitzean aurkeztu zuten Kulturaten, Anari musikariaren emanaldi labur baten laguntzarekin.

20:20ean Azkoitiako Anari musikaria Arrasateko Kulturateko agertokira igo da bere gitarra beltza aldean daukala. Esan digu musika asko entzun behar dela eta musika zaletasuna Herri Irratian Forki-k egiten zuen irratsaioa entzuten piztu zitzaiola. Orain, Forki-k eskatu dio hamar disko kuttunak aukeratzeko.
Anari da beste bederatzi musikarirekin batera, ezinbestekoak diren hamar diskoren zerrenda osatu duena. Horiekin musikagida osatu dute Kulturateko arduradunek, aurretik liburu eta poesia gidak egin zituzten moduan. Gida eskuragarri dago Kulturaten eta BAZen.

Azkoitiarraren bilakaera

Hala, musikagida aurkezteko, Anari gonbidatu zuten, gitarra akustikoarekin lagunduta emanaldi labur bat egin zezan.

Bere hastapenetako Gure mundua kantuarekin hasi da, disko bakoitza bidaia bat dela azalduz. Horri, bigarren laneko Denbora-k jarraitu dio. Bere ibilbidean ezinbestekoak diren Tindersticks eta batez ere Nick Cave azpimarratu ditu; baita hitzak idazteko beste modu bat lantzen hasi izana. Zebra lan barnerakoi-elektrikoa dator atzetik: Erori banaiz ere eta Gu hautatu ditu. Giant Sand eta Thalia Zedeken arimak ia bistan. Zebra diskoa berak egin zuela, baina diskoak bera ere egin zuela azaldu digu. Bestalde, Laboak bi akordekin kantu ederrak egiteko gaitasuna duela-eta, Gu kantuaren bukaera Laboarekin lotu du. Ederra! 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak