Musika librea berbagai eta eztabaidatzea helburu musikaren gaineko mahainguruan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2009ko abe. 4a, 19:35
Gazte bulegoak mahaingurua antolatu du datorren eguenerako, abenduak 10. Musika librea izango dute hizpide eta Gazte bulegoko Patxi Gaztelumendik uste du 'oso interesgarria' izango dela. Hitzordua: gaztetxean, 18:00etan hasita.

Musika eta lizentziak. Internet eta deskargak. Eskubideak eta sorkuntza. Copyright ala copyleft? SGAE ala ezgae? Horiek izango dira eguenean gaztetxean hizpide izango diren kontzeptuetako batzuk.
Izan ere, Gazte bulegoak musika librearen gaineko mahai ingurua antolatu du. Datorren eguenean izango da, hilak 10, 18:00etan hasita. Gonbita herriko musikariei egin zaie eta besteak beste, Musikherria herri diskoetxeko kideak izango dira gaztetxean. Hala ere, deialdia irekia da edonorendako. Ekimenaren helburua da, Patxi Gaztelumendi Gazte bulegoko koordinatzaileak adierazi duenez, “musikak eskaintzen dituen aukerak erakutsi eta musikaren arlo ezberdinetaz eztabaida sustatzea”.


Entzun, ikusi eta berba egin
Gazte bulegoaren filosofiari jarraiki, izaera parte-hartzailea izango du ekimenak. Gainera, musika entzuteko eta bideo batzuk ikusteko aukera egongo da.
Orain arte teknologia berrien eta software librearen inguruko ekimenak landu dituzte, baina musika ere gertu ei dago arlo horietatik. Eztabaida bizia dago gaiaren inguruan, eta ziur ekarpen aberasgarriak egingo direla.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak