Musika, jaia eta aldarrikapenak uztartuko ditu zapatuko Elkartasun Egunak

Ubane Madera 2010eko ekainaren 2a

Zapaturako, ekainak 5, Elkartasun Eguna deitu du Portaloira Topaguneak. Atzo iluntzean egin zuten prentsaurrekoa Euskal Herriko presoen aldeko eguna aurkezteko. Ohi duten moduan, musika, jaia eta aldarrikapenak uztartzen dituen ekitaldia aurkeztu zuten zapaturako.

Musikari dagokionez, 17:00etan hasiko dituzte kontzertuak Arrasateko sei tabernatan, eta 18:00etan hasiko dira beste sei kontzertu beste seina tabernatan. Euskal Herriko hainbat lekutako musikariek jardungo dute. Horrez gainera, 23:00etan beste kontzertu bat egingo dute, kasu horretan, gaztetxean eta gertuko taldeekin.

Iraia Sola da Portaloirako kidea:

Kontzertuez gainera, baina, bestelako ekitaldiak ere iragarri dituzte:


Eta jakina, hori guztia egingo dute euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko, bereziki, larriki gaixo dauden arrasatearren eskubideak. Era berean, salatu dute baita ere, zaildu egin direla azkenaldian presoen bisitak normal egin ahal izatea:


Salaketa horiek Elkartasun Egunean bertan egingo dituzte, besteak beste, manifestazioaren bitartez. 19:30ean aterako da manifestazioa Portaloitik eta Monterronen bukatuko dute, ekitaldia egiten.

Bukatzeko, eskerrak eman gura dituzte, jasotako atxikimendu eta laguntzengatik.


Atxikimendu horien artean batzuk aipatzearren ia 20 musika talderen babesa jaso du zapatuko Elkartasun Egunak; adibidez, Ekon, Governors, Gose eta Des-Kontrol. Eta bestelako talde batzuen artean, adibidez, Alternatiba, Zutik eta EA alderdien babesa eskuratu dute, LAB eta ESK sindikatuena, Mondra futbol taldearena eta Arrostaitz dantza taldearena.

Elkartasun Eguna Arrasaten

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak