Egitaraua
11:00 Biteri plaza umeen txokoa bihurtuko da. Han jarriko dituzte tailerrak, ipuin kontalariak eta beste.
12:00 Kale animazioa erdigunean zehar.
14:30 herri bazkaria Biteri plazan. Txartelak salgai daude Irati, Ekaitz eta Monte tabernetan.
17:00-20:00 Arrasateko 19 tabernatan 19 musika talderen kontzertuak. Hemen emanaldi guztien berri.
21:30 Kontzertu erraldoia Monterron parkean (euria egiten badu, Iturripen): Alemaniako Die Walter Elf, Irlandako Blood or Whiskey eta Arrasateko Des-Kontrol, Arkada Sozial eta Aggresive Combat. Kontzerturako sarrerak salgai daude dagoeneko (12 euro aurretik; bestela 15 euro txarteldegian). Arrasaten, Ekaitz, Irati eta Etxosten; eta baita Bergaran, Oñatin, Aretxabaletan, Eskoriatzan eta Elorrion ere.
Portaloira Topagunea
Topagunea osatzen dute sentsibilitate desberdineko Arrasateko hainbat eragile eta pertsonek. Prentsaurrekoan azaldu zutenez, "Portaloiaren helburua da herriko presoen senideei gure elkartasuna adieraztea eta horien senitartekoen oinarrizko eskubideak eskatzeko egunerokotasunean babestea. Hain zuzen ere, larri gaixorik dauden presoak etxera ekartzea, zigorra beteta dutenak etxera, eta sakabanaketarekin amaitzea; horiek guztiak Espainiako legediak onartuta dituen moduan bermatu beharko lituzkeenak."
Azaldu zutenez, "Arrasaten honako hiru kasu daude: Jon Agirre eta Josu Uribetxebarria larri gaixotuta; eta Jose Ignazio Gaztañaga zigorra beteta. Horrez gain, guztiak Euskal Herritik kanpo daude."
Esan zutenez, "Elkartasun hau Arrasateko herritaren artean oso zabalduta dagoenaren erakusle da, adibidez, orain dela gutxi eskaera honen alde jaso ditugun 2.000 sinadura."