Musika emanaldiak Kulturaten, irailean

Edu Mendibil 2009ko eka. 18a, 19:16
Irailean formatu txikiko musika emanaldiak egingo dituzte Kulturateko areto nagusian. Elurretan, Garret Wall Band, Anni B. Sweet eta Saioa igaroko dira Kulturatetik, iraileko bi aste bukaeratan.

Karmelo Alberdi Arrasateko Udaleko kultur teknikariaren hitzetan, "batez ere pop eta folk kontzertuak izango dira, estilo horiei tartea egiteko, ez baitago aukera handirik gurean horrelako kontzertuetarako eta uste dugulako zaleak badituztela". Emanaldiak, esan bezala, Kulturateko areto nagusian izango dira, klaustroak arazoak ematen dituelako akustika aldetik.

Hasiera baten, bi aste bukaeretan izango dira kontzertuak, irailaren 11n eta 12an eta irailaren 18an eta 19an hain zuzen ere. Ordiziako Elurretan taldeak irekiko du zikloa irailaren 11n eta hurrengo egunean Garret Wall Band izango da Kulturaten. Hurrengo astebururako, berriz, Anni B. Sweet Malagako kantaria eta Saioa bakarlaria (hilaren 19an) iragarrita daude.

'Udazabal', uztailetik aurrera

Bestalde, uztailetik irailera bitartean Udazabal programari helduko dio kultur zerbitzuak. Monterronen zine emanaldiak izango dira egubakoitzetan, uztailaren 3tik aurrera, eta horrez gain dantza ikuskizunak, kontzertuak, kaleko ikuskizunak eta bestelakoak gertatu dituzte. Uztailaren 17an Graffiti Classics, musika eta umorea uztartzen dituen talde ingelesa izango da Monterronen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak