Musakolako taberna eta beste aztergai, gaurko batzarrean

Ubane Madera 2008ko api. 7a, 14:37
Nahiz eta oraindik Udal gobernuaren etorkizuna zalantzan izan, Eusko Abertzale Ekintzaren udal gobernua oraingoz badabil eguneroko jardunarekin eta gaur (astelehena) arratsaldean, asteroko batzarra iragarri du.

Aurreikusitako gaien artean, obren atalean hasiko dira egiten lehen adjudikazioak Musakolako kiroldegian taberna eta bulegoak egokitzeko.

Atal berean, Obren Sailean, berbagai izango dute Kanpantorpean tratamendu berezi bat onartzea eta Agerre-Santa Teresa hirigunea berriro urbanizatzeko proiektuaren barruan, Galiza kaleari dagozkion obrak adjudikatzea aztertuko du udal gobernuak.

Bestelako sailei dagokienez, berriz, Biteriko parkina ere berbagai izango dute arratsaldeko batzarrean. Hain zuzen ere, parking hura komerzializatzeko eta merkaturatzeko plana aztertuko dute. Eta herritarren kexei dagokienez, Loramendi kalean dagoen Arimazubi degustazioak izeneko gozotegiaren jarduerak eragindako eragozpenak direla-eta, Udalean jasotako salaketak aztertuko dituzte. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak