Guztira, bederatzi gastronomi elkarte lehiatu ziren egubakoitzean, 28. Doke Txapelketan: San Isidro, Bidegan, Santa Marina, Egipe, Hamaika gazte, Udalpe, Uribarri, Txalaparta eta Ziorla.
Kondekuan inguruan jende asko bildu zen, jokalariak dokean zelan jolasten zuten ikusteko. Gastronomi elkarteen lehien ostean, San Isidrokoek finala jokatu zuten, Udaleko ordezkarien kontra. Oihana Aranburu eta Patxi Arburua aritu ziren zeregin horretan.
Musakolakoak nagusitu ziren, 55-22. Beraz, azken urteetan bezala, Udalak ordaindu beharko du txapelketaren ostean egindako sardina jana.