Musakolako Haurreskola eta Aberri Eguna berbagai izan zituzten atzo

Ubane Madera 2009ko apirilaren 3a

Aurrera doa Musakola auzoan Haurreskola zerbitzua ipintzeko egitasmoa. Atzo (eguena) osoko bilkura izan zen eta aho batez onartu zuten San Antolingo maisu-maistren eraikinaren titulartasuna Jaurlaritzari ematea. Bestalde, Aberri Egunarekin lotutako mozioa ere onartu zuen atzo udalbatzarrak.

Musakolako Haurreskola zerbitzuaz gainera, atzoko osoko bilkurak Aberri Eguna badatorrela-eta, haren gaineko mozioa onartu zuten, Oihana Aranburu alkateordeak eta Joxe Etxeberriak Aralarko zinegotziak aurkeztutakoa. Mozioa onartu zen alkatearen kalitateko botoarekin, izan ere, bozketan berdinketa izan zen aldeko eta kontrako botoen artean.

Izan ere, Jaurlaritzaren asmoa da, behin eraikinaren titulartasuna eskuratutakoan, hura bota eta 2012-2013rako berria egin. Hain justu ere, eraikin berri horretan berregituratu egingo lukete Musakolako Herri Eskolaren eskaintza; labur esanda, lau ikasturte barru Musakolako eskolan eskaintza handiagoa izatea da Jaurlaritzak gura duena.

Musakolako Haurreskola zerbitzuaz gainera, atzoko osoko bilkurak Aberri Eguna badatorrela-eta, haren gaineko mozioa onartu zuten, Oihana Aranburu alkateordeak eta Joxe Etxeberriak Aralarko zinegotziak aurkeztutakoa. Mozioa onartu zen alkatearen kalitateko botoarekin, izan ere, bozketan berdinketa izan zen aldeko eta kontrako botoen artean.

Alde bozkatu zuten EAk, Talde Mistoko kideek eta Aralarrek, eta kontra alderdi sozialistak, EAJk eta PPk. EB-Zutik koalizioa abstenitu egin zen.

Labur esanda, mozio horren bitartez arrasatearrak gonbidatu dituzte Irun eta Hendaia artean, apirilaren 12an ospatuko duten Aberri Egunean parte hartzeko. Dei egiten dute, baita ere, “Euskal Herria eskubide politikoak dituen subjektu gisa errespetatzeko”; eta herritarrei dei egiten diete “Euskal Herria eraikitzen” eta “gatazka politikoa era demokratikoan gainditzeko dinamiketan inplika” daitezen. 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak