Musakolako garajeetan lapurretan egin dute bart

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010eko maiatzaren 5a

Azken egunotan ematen ari diren lapurretek ez dute etenik. Oraingoan Musakola auzoan, Gipuzkoa etorbidean dauden garajeetan sartu dira lapurrak; Amuebladora Mondragonesa enpresa taldearen egoitzaren azpiko garajeetan, hain zuzen. Itxura denez, garbiketaz arduratzen den gizona goizean goiz konturatu da hainbat garaje zabalik zeudela. Une horretan Ertzaina eta Udaltzainei deitu die, eta 52 garajetan sartu direla ikusi dute.

Ez da lehen aldia garaje horietan lapurretan egiten dutela. Izan ere, orain bi hilabete sarrerako ate bat indarrez ireki eta bertara sartu ziren. Arrasateko udaltzaingoak, ikerketa ez oztopotzeko, oraingoz ez du bestelako argibiderik eman.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak