Jakin dugunez, familiak ez du hileta elizkizunik egingo, ezta eskelarik ipiniko ere. Zapatuan Udalatxen omenaldia egingo diote lagunek.
Besaide eta Aloñamendi espeleologia elkarteek adierazi dute aurrerago ekitaldi espeleologiko bereziren bat antolatzeko asmoa dutela Joseba Iglesias gogoratzeko.
Joseba Iglesias Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko ikaslea zen. Elkarretaratzeak egin dituzte haren omenez.

Joseba Iglesiasek jasotako mezuak
beti arte Joseba!
Blanka-2010/03/01 14:07Baina zurekin luze hitz egiteko aukera izan nuen
Gazte jatorra, parte hartzailea, idealista, kritikoa, arduratsua, …
Ze mina sentitu dudan zu zinela jakitean…
Estela luze bat uzten dozu atzean,
19 urtetan bide luzea egin dozu ta.
Zure txoko kuttunean zaude betirako…
Baita gure bihotzetan ere.
Beti arte Joseba!!
mina
mikel ribas — 2010/03/01 14:23
Gero arte !
txplzk— 2010/03/01 15:02
Tipo jatorra, naturala, langillie, konprometirue, fenomenue ta batezbe beti irriparrez ikusi zaittut. Beti lanien, Gaztetxien "txapuzak" itten, hari edo honi lagunketan, tabernan, kalien ...... gutxik balixo dabe zuk balixo dozuna. Aspaldi sentittu barik neukan tristuria nabarittu dot. Zure argixe ez da sekula itxungiko, ixutuizu zeruan izar bat, laister izango gara danok hor-ta, aspaldi bota bariko juergatzarra botaku, zeruko izar danak ixutuz! Gero arte krak!berarentzat nahi zintuen
jon— 2010/03/01 19:18
udalatxek beste bizitza bat erun dau, oinguen joseba "pajero". Udalatxendako harribitxi izengo zitzen seguruenik, beti bere inguruen ibiltzen zitzelako dantzan, txokorik txoko bera babesten. Uarkape frontoiko alboko hormak betirako erungo zau zu goguen.ANIMO LAGUNAK!!
Xabi— 2010/03/01 19:21
Gaur Arrasatiarrak triste itxartu gare,tamalez gure artian ibiltzen dan arrasatiar gaztia hilik aurkitxu sauien ta,nik gutxi esautzen nauen, baña entzundakuan arabera kriston tipua, langillia (asko),arduratsua eta bere herrixagatxik eta ingurukuengatxik dana emun dauen pertsonia,ze esan?, ANIMO BERE INGURUKUEI eta guazen berak guri emun duskuna guk berai ordaintzen,BETI ARTE JOSEBA.txoria betiko txori
txoria— 2010/03/01 19:56
19 urte... bideak zabalduz...gaztetxe taberna ta festak non nai alaituz. jatorra, lagun on eta benetan gogorra. harri usainak galtzen zintuen, mendi larre zein itsaso bazterretan... non nai! "hegoak ebaki banizkio..." ez zinateke, izan zarena izango
txoria zinen, ta txori jarraituko duzu gure bihotzetan.
Geroarte joseba!Bete Ezineko Hutsunea
iluntz— 2010/03/01 22:55
Berri txar hura enztun nuen eguna
kosta zitzaidan gainditzea
betidaninkan izan dudan laguna
orain ez dago nire ondoan
Gogoratzen dut bere berotasuna
irrifarrea eta algara
erraz irtetzen zitzaizkion barreak
altxortzat ditut nik gordeakBete Ezineko Hutsunea
Negar malkoak isurtzen ditut beti
eta hasten zaizkit izardiak eta ametsak
amets gaizto hau betiko ahaztu nahiko nuke
baina oraindik ezin diat
Beti izango da nire oroimenean
guztiz bizirik bere irudia
ez dut nahi galdu, dudan itxaropena
jarraitzeko haren bidea
Bete Ezineko Hutsunea
Pajas eres un krak!
Lasterarte Lagun!!
-iur-— 2010/03/01 23:57Olatu artean agurtuko zaitut,hori baita nire lekurik miragarriena, baina badakit zaila izango dela zu ahaztea, gurean utzitako kresala goitik behera busti baigaitu.
Lasterarte Pajas!
lasterarte
Ane— 2010/03/02 08:00Egun tristia gaurkua, holako notiziek erditxik apurtzen gaitxuzte, nola leike? 19 urtekin? gogorra benetan...
Ez nauen ondo ezautzen baña izan nitxun berakin momentu batzuk eta hizketa bat edo beste... kriston tipua, irribarria zan bere arma... holan gogoratukot nik behintzat, irribarre bat aurpegixan!!
doluminak familixa ta lagun guztixei ta zuri Joseba lasterarte!
Guk ere txoria genuen maite
Txatxilipurdi Elkartea — 2010/03/02 12:34
Momentu gogor hauetan doluminak senide eta lagunei.
Arrasatek, Sanjuanek, Gaztetxiek... zeure hutsunie igerriko daue.
Gero arte Joseba!
Tristura Ferreriasen
gero arte
udalekutakuok — 2010/03/02 13:32"Neuri ez deittu Joseba, ez, ez
mesedez deittu pajero"
esaldi horrekin ezautu ginen
duela bost urte edo,
kantu ta barre alaiez jantziz
etapa luziak gero
dinamiko,jator,partehartzaile
beti goxo beti bero
bizikletakin maiteminduta
ta naturarekin ero
udalatx zaintzen egongo zara
izar artean gauero
hain errez ahaztuko zaittugunik
etzazula espero
gurekin etorriko zara eta
udalekuetan urtero!!!
UDALEKUTAKO MONITORIAK
ARRASATEKO LAGUNAK