Eskola agenda aurkeztu dute Kulturaten

Goiena 2010ko ira. 9a, 17:15

Arrasateko ikasle, irakasle eta gurasoek herrirako propio egindako eskola agenda estreinatuko dute ikasturte honetan. Ekimen honen helburua da Arrasaten oinarritutako agenda izatea: egutegi propioa, bertako jaiegun eta ospakizunak, eta herriko eduki kulturalak jasotzen dituena, hain justu ere. Guztira, 1.100 ale banatuko dituzte.

Arrasateko Lehen Hezkuntzako ikasleei, eta haien guraso eta irakasleei zuzendutako tresna da eta herriko ikastetxe guztietara zabalduko dute. Halaxe azaldu du Kulturaten goizean egindako aurkezpenean Oihana Aranburu Hezkuntza zinegotziak. Kolore askoko eta itxura txukuneko Arrasaterako propio ateratako eskola agendak, besteak beste, herriko egutegia eta hainbat auzoren gaineko edukiak jasotzen ditu. Guztira, 1.100 ale banatuko dituzte.

Arrasateko Udalak, Kutxak eta Dijitalidadea izeneko enpresak elkarlanean egindako proiektu honek kultura eta hizkuntza transmisioa lantzea du oinarri.

Eskola agendaren ezaugarriei dagokienez, astero agertzen da, adibidez, Arrasateko berba bat; badaude, baita ere, herrian erabiltzen diren esaerak. Horrez gainera, euskarazko edukiak Interneten aurkitzeko loturak ere ipini dituzte. Guztiak ere, hartzaileak kontuan hartuta egin dituzte. 

Arrasatera etorri berri direnak herrian kokatzen laguntzeko ere balioko du. Kutxako ordezkaria ere izan da goizeko aurkezpenean eta azaldu du ekimenaren ibilbidea sakon aztertuko dutela, proiektu oso interesgarria delako euren ustetan. Gipuzkoako beste herri batzuetara zabaltzea da asmoa.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak