Arrasate, Oñati, Eskoriatza, Ordizia eta Iruneko fakultateetako ikasleak ibili ziren jokoan; guztira, 200 ikasle baino gehiago. Musakolako kiroldegian ibili ziren; eta, hainbat kirol egiteko aukera izan zuten. Saskibaloia, areto futbola, tenisa eta futbola, besteak beste.
Txapelketa hauen helburua, ikasleen artean kirola sustatzea dela esan zuen txapelketako antolatzaile den Ainhoa Unamuno bergararrak. Gaineratu zuen, kirola sustatzeaz gain, ikasleentzat harremanak egiteko aukera ona dela txapelketa; izan ere, Mondragon Unibertsitateko fakultate guztietako ikasleak batu ziren Arrasaten. Txapelketaren ondoren, gainera, bazkaria izan zuten Unibertsitatean.
Euskadiko txapelketa
Bestalde, Arrasateko txapelketa bakoitzeko irabazleak Euskadiko txapelketan parte hartzeko aukera izango du. Euskadiko txapelketa martxoren 5ean jokatuko da.