Aldaketak izango dira
Irailetik aurrera aldaketa nahikotxo izango dira. "Beterano batzuek taldea utziko dute, baina espero dut aurten protagonismoa izan duten gazteek gurekin jarraitzea", adierazi du Jon Basurkok. Izan ere, Antxon Hernandez eta Imanol Zeziaga jokalariak gertutik jarraitu ditu EBAn dabilen Azpeitiko taldeak. Eta, ikusi egin beharko da Iñaki Merinok ere klubean jarraitzen duen, MUrekin egindako lan onari esker hainbat eskaintza izan dituelako.
Bestalde, aurrera begira, baliteke EBAn jokatzea merkeago izatea: "Hemengo multzoan Galiziako talde mordoa daude, eta horrek garestitzen du kategoria. Proposamena egin dute multzo hori bitan banatzeko, eta federazioak datozen denboraldietan hausnartuko du horren gainean". Horretarako, baina, aurten egin den lan bera errepikatu beharko litzateke kantxetan: "Harrobitik badatoz jokalariak, eta Bergarako eta Oñatiko taldeak ere suspertzen ari dira; ea bospasei urte barru ibarrean talde bat goiko kategorian izan dezakegun".
Arrigorriagan txapeldun
Hain zuzen, harrobiarekin egiten dabiltzan lanaren emaitza da joan den astean infantilek Arrigorriagako txapelketa irabazi zutela. Finalean, Arrasatekoek 67-55 irabazi zioten Euskadiko txapeldunorde izan den Loiolari.