MUk, mailari eutsi

Edu Mendibil 2010ko uzt. 28a, 12:06

Mondragon Unibertsitatea saskibaloi taldeak, azkenik, mailari eutsiko dio hurrengo denboraldian. Lehen Mailararako eta EBA ligarako txartela lortu zuten hainbat taldek ezingo dute igo diru arazoengatik eta lehen maila nazionalean jokatuko dute arrasatearrek 2010-11 denboraldian.

Albiste pozgarria beraz Arrasateko saskibaloi zaleendako. Gainera, Aloña Mendi taldea ere lehen maila nazionalean arituko da hurrengo denboraldian eta arrasatearren eta oñatiarren arteko derbiak ikusmin handia sortuko du, ziur. Bien arteko lehenbiziko partidua azaroaren 13an jokatuko da.

Mondragon Unibertsitatek eta Aloñak Lehen Mailako lehen multzoan jokatuko dute. Liga urriaren 3an hasiko da eta 9 talde izango dira lehen multzo horetan, Urdaneta, Promociones Legarcia, Easo, Askartza eta UPV Araba tartean.

Arrasatearrei dagokienez, Gorka Zurututza izango da kirol zuzendari berria, eta Josu Larreategik entrenatzaileak izango du lehen taldearen ardura, Fernando Zurbano ordezkatuz. Ekainean Ointxe! taldeko zuzendaritzak jakitera eman zuenez, beste hiru urtez babestuko du Mondragon Unibertsitateak Ointxe!.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak