MUk galdu egin zuen Goierri Verkolen kontra: 95-77

Mireia Bikuña 2009ko urr. 11a, 14:12
Partiduko erritmoa menderatu zuen arren, Mondragon Unibertsitateak ez zuen punturik lortu Goierri Verkol taldearen kontra. Urretxuarrek hobeto jokatu zuten bigarren eta laugarren laurdenetan, eta irabazi egin zuten.

Lehen laurdenean Goierri Verkol taldeko jokalari De Miguel izan zen onena 20 punturekin. MUko Arantzabal izan zen jokalari bakarra hari aurre egiteko gai (12 puntu eta hiru berreskuratze).
Bigarren laurdenean MUri indarra bukatu zitzaion, eta lehen zortzi minutuetan 17-2ko partziala jaso zuen. Baina, MUko entrenatzaileak hutsartea eskatu zuen eta 4-11ko partzialarekin partiduan sartu ziren berriro ere.

Indar barik laugarrenean

Hirugarren tartea parekatuena izan zen. MUko Xabier Anasagastik egindako lanari eskeri joko ona egin zuten arrasatearrek, eta desabantaila txikitzen hasi ziren. Baina unerik erabakigarrienean, laugarren tartean, indar barik geratu ziren berriro eta partiduak ihes egin zien.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak