MUk eta Gaztempresa Fundazioak bekak emango dizkiete ikasle eta irakasle ekintzaileei

Txomin Madina Milikua 2008ko ekainaren 26a

Mondragon Unibertsitateko errektore den Iosu Zabala eta Luis Miguel Aizpurua, Euskadiko Kutxako Gaztempresa Fundazioko ordezkariak sinatu dute akordioa. Enpresa sortzaileei eta ekintzaileei babesa eman eta eurendako sustapen programak garatzea da helburua.

Ikasle eta irakasleei zuzenduta, hitzarmen honi esker 3000 euroko bi beka banatuko dituzte enpresen bideragarritasun planak garatzeko, hau da, proiektu enpresarial berriak martxan jartzen laguntzeko. Era berean, ideia berritzaileenak 2000 eurorekin saritzeko ere ekintzaileendako lehiaketak antolatuko dituzte.

Helburu hauek betetze aldera, bi erakundeek konpromisoa hartu dute urteko ekintzak zehaztuko dituen plan bat idazteko. Plan honen barruan sartuko da aurreikusita daukaten hitzaldi ziklo bat eta hitzarmenari esker gainera, negozio edo proiektu bat martxan jarri nahi duten ikasleek lortu ditzaketen dirulaguntza eta subentzioen inguruko informazioa jasoko dute.

Akordioa momentuz, urtebeterako sinatu dute, eta automatikoki berrituko dute, beti ere urte beteko epealdietarako.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak