MUk bihar banatuko dizkie diplomak ingeniaritzako espezializazioa egin duten hainbat ikasleei

Maider Arregi 2008ko api. 24a, 17:54
Mondragon Unibertsitateak diplomak emango dizkie bihar, apirilak 25, hainbat ingeniaritza-espezialitatetako 2. zikloko 187 ikasleri. Ekitaldia Arrasateko Amaia Antzokian 18:00etan izango da. Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko zuzendari Vicente Atxa Uribek emango dio hasiera ekitaldiari, eta Mondragon Unibertsitateko errektore Iosu Zabalaren hitzekin bukatuko da.

Titulua jasoko duten ikasle kopuruari dagokionez, 65 industria-ingeniaritzakoak dira, 39 industria-antolaketako ingeniaritzakoak, 35 informatika-ingeniaritzakoak, 27 automatikako eta industria-elektronikako ingeniaritzakoak, eta 21 telekomunikazio-ingeniaritzakoak. Ekitaldi akademikoan zehar, Mondragon Unibertsitateko 12 doktoreri ere emango zaizkie diplomak.

Eskaintza, Europakoarekin bat

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa ingeniaritzako eta gizarte-zientzietako zortzi titulazio eskaintzen hasiko da hurrengo ikasturtean. Titulazio horiek guztiak Europako eskaintzarekin bat datoz. Izan ere, Mondragon Unibertsitatea da Europako eskaintzarekin bat datozen titulazioak emango dituen euskal unibertsitate bakarra. Honako hauek dira aipatutako titulazioak:
- Industria-ingeniaritzako gradua / Industria-teknologietako ingeniaritza + Industria-ingeniaritzako masterra.
- Telekomunikazio-ingeniaritzako gradua / Oinarrizko teknologietako telekomunikazio-ingeniaritza +  Telekomunikazio-ingeniaritzako masterra.
- Ingeniaritza mekanikoko gradua.
- Industria-elektronikako eta automatikako ingeniaritza-gradua.
- Industria-antolaketako ingeniaritza-gradua.
- Informatika-ingeniaritzako gradua.
- Industria-diseinuko eta produktuen garapeneko ingeniaritza-gradua.





ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak