"MUittu" sortu dute, unibertsitate bizitza suspertzeko

Julen Iriondo 2009ko aza. 25a, 14:57
MUittu, bizitza unibertsitarioa suspertzea helburu duen plataforma sortu dute Arrasateko Goi-Eskola Politeknikoan. Elkartasunarekin, arte mota desberdinekin eta kirolarekin harremana duten ekintzak antolatuko dituzte; baina euren asmoa da jendeak, antolatutako ekintzetan bakarrik ez, ekintzak antolatzen ere parte hartu dezala.

Herritarren eta unibertsitatearen artean ei dagoen zulo handia txikitu eta euren arteko harremana sendotzea ere bada ekimenaren helburua, unibertsitate giroa suspertzearekin batera. HUHEZira eta ETEOra ere zabaldu gura dute ekimena, eta Arrasateko Gazte Bulegoarekin ere harreman zuzena izango dute.

Ikasketekiko osagarri diren ekintzokin pertsonaren garapenean lagungarri izatea lortu nahi dute MUittukoek. Aurten “Asteartero MUittu” izeneko ekimena jarri dute martxan. Unibertsitarioei eta herritarrei zuzenduta, martitzena egun kulturala izan dadin nahi dute, hitzaldiak, erakusketak, txapelketak, zine emanaldiak eta abar antolatuz, hainbat esparrutakoak.

Baina ekimenaren bultzatzaileek nahi dute ikasleak inplikatu daitezela antolakuntza lanetan ere, horrek ere hainbat balio, adibidez adiskidetasuna, lantaldean ibiltzea edo antolatzeko gaitasuna garatzea dakarrelako. MUitturen gaineko informazio guztia ohiko bideetatik bai baina Facebook bitartez ere zabalduko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak