Mugikortasun planari buruzko azalpenak eman dituzte berriz

Jon Berezibar 2007ko mar. 7a, 19:12
Azkenaldian, Garibai kaleko aldaketek zeresan handia eman dute herritarren artean. Guzti hori informazio ezagatik izan daitekeela esan dute udaletik, hori dela eta, eta kontuan izanda aldaketok Arrasateko mugikortasun planean jasota daudela, planaren nondik norakoak azaldu dituzte jendaurrean.

2005ean aho batez onartu zuten Arrasateko Mugikortasun plana. Plan horren helburua herriaren erdigunean ibilgailu pribatuaren erabilera gutxitzea zen, pertsonen mugikortasuna errazteko. Horretarako, azpiegitura berriak ezartzeko eta garraio publikoa erabiltzeko ohitura herritarren artean zabaltzeko beharra ikusi zuten, eta azken urtean, garraio publikoak eskaintzen zuen zerbitzua hobetu egin da, antza, maiztasun handiagoaz pasatzen dira-eta orain autobusak.

Plana diseinatu zuten Intra enpresakoek adierazi dute etorkizunean eta ingurunean pentsatuz egin dutela plana. Eta Garibai etorbideari dagokionez, hori gabe funtziona daitekeela jasotzen da bertan,  trafikoa beste toki batzuetatik bideratuz.

Edonola ere ez dute baztertzen Garibain bertan oraindik ere beste aldaketa batzuk egitea ibilgailuen gehiegizko abiadura saihesteko.

Mugikortasun planak aldaketa ugari ekarriko ditu gerora begira, erdialdeko ibilgailu kopurua jaisteko  neurriak hartu beharko dituztelako.

Nafarroa etorbidea erdialdea kanpokoarekin konektatzeko bide nagusi bilakatzea da asmoetako bat.Horrez gain, autoak espaloi ertzetatik kendu eta parkingetara bideratuko dituzte, Olandixon zubi bat egin gura dute, eta datorren urtean egun idazten ari diren tranbiaren proiektuko obrak hasiko dira.  Bizkaibus enpresarekin ere jarri dira harremanetan, konpainia honek Arrasaten zerbitzua emateko negoziaketetan ari dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak