Bestalde, Mugikortasun Astearen barruan bigarren eskuko bizikleta azoka egingo dute: Bir-zikleta, Eta zapatuan hasi ziren azokarako materiala batzen. Azokan parte hartu gura duenak egoera onean duen edozein materiak eraman dezake: bizikletak (mendikoak, paseokoak, errepidekoak...), patinak, patineteak, kaskoak, belozimetroak, gurpilak, eskularruak, mailootak eta beste.
Bihar eraman ahal izango da atzera ere materiala, udal azokara, eta azkeneko eguna izango da eguena. Bi egun horietan eraman hal izango da 11:00etatik 13:00ak bitartean eta 17:00etatik 19:00etara. Materialari salneurria jabeak berak ipiniko dio eta saltzen ez duten materiala jabeari bueltatuko diote. Bir-zikleta egingo dute hurrengo zapatuan, irailaren 22an, goizetik iluntzera arte.
Horrez gainera, bestelakoen artean, eguaztenean bizikletan ibiltzeko praktikak egingo dituzte Laubide plazan. Adin guztiei zuzendutako ekimena da. Berez, 16 bizikleta egongo dira han, baina gomendatzen da norberak berea eramatea. Jakina, kaskoa eramatea nahitaezkoa izango da.