Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Domekan (18:30) jokatuko du Arrasateko Mugarri Alkesak denboraldiko final handia, Zaragozan. Aragoiko txapeldun Uteboren kantxan jokatuko dute final hori, eta klubak autobusak jarri ditu taldea gertutik animatzeko.
Zaleek gertutik jarraitu ahal izango dute domekako norgehiagoka. Horretarako, Ointxe klubak erraztasunak eman eta autobusak jarriko ditu domekan (20 euro). Zaleak ondoan izan gura ditu Arrasateko taldeak, etxetik kanpo jokatuta eta kontrarioa Cai Zaragozaren filiala izanda, Zuru-ren mutilek dena beharko dutelako. Hala, Arrasateko Monte tabernan hasi dira partidura autobusean joango diren zaleen izenak hartzen.