MU-k eta Ointxek hiru urterako hitzarmena sinatu dute

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010ko uzt. 2a, 13:26
Mondragon Unibertsitateak eta Ointxek beste hiru urterako hitzarmena sinatu dute. Horren berri eman zuten prentsaurrekoan, saskibaloi kanpuseko neska-mutikoekin batera. Izan ere, Ointxek asteon egin du 9 eta 14 urte bitartekoen saskibaloi kanpusa. Saskibaloi harrobia lantzeko, ezinbestekoa.

Hiru urteko elkarlanaren ondoren, beste hiru urterako hitzarmena sinatzea erabaki dute Mondragon Unibertsitateak eta Ointxek. Bi erakundeek bat egiten dute kirolzaletasuna eta beste balore batzuk garatzerako orduan. Hain zuzen, hori da hitzarmena sinatzeko gakoetako bat, Susana Azpilikueta Mondragon Unibertsitateko komunikazio arduradunak azaldu duenez.

Saskibaloi kanpusa

Ointxe elkartearen helburua harrobia lantzea izan da beti. Jokalari gazteekin lan egin eta talde lanaren garrantzia azaltzea. Hala, azkeneko urteetan uda sasoian saskibaloi kanpusa antolatu izan dute 9 eta 14 urte bitarteko umeekin. Jon Basurkok eman du asteon egin duten kanpusaren berri.

Mailari eustea

Ointxe elkarteko talde nagusiak maila galdu zuen iaz; baina, maila hori bulegoetan berreskuratzeko aukera daukate oraindik. Datorren astean jakingo dute non izango diren datorren denboraldian. Nahikoa izango dute EBA mailarako txartela lortu duen talde batek EBA mailan jokatzea erabakitzea.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak