MU garapen bioteknologikoa sustatzeko bi lanean

Mireia Bikuña 2009ko ira. 2a, 19:17
Hain zuzen ere, Gurutzetako Ospitaleko ikertzaileekin dihardute lanean 2008. urte hasieratik. Epeak betetzen badituzte, 2010eko udarako bukatuko dute lana. Ikerketa-taldeek bi esparrutan dihardute lanean: alde batetik, lokomozio-aparatuak ehunak birsortzeko zelula amen hazkuntzan; eta beste alde batetik, bularreko minbizia eta osasun zentroetan hartzen dituzten infekzioen diagnosia egiteko erabiltzen dituzten Web Semantikoko teknologien esparruan.

Kartilagoak birsortu

Lehen proiektuan MUko ikertzaileak euskarri metalikoak eta pilomerikoak garatzen dihardute, ondoren zelula amen hazkuntzarako egokiak diren zehazteko. Ikerketaren ardatza kartilago artikularra laborategian birsortzea da, ondoren pazienteari jartzeko. Hala, kartilagoen lesioetarako beste prozedura terapeutiko batzuk garatu ahalko dituzte, eta ebakuntza arinagoak egin ahalko dizkiete. Proiektu horren helburua da zelula amen hazkuntzaren bitartez lokomozio-aparatuko ehunak birsortzea.
Bigarren esparruan bi proiektutan dihardute lanean. Alde batetik, bularreko minbizia garaiz antzemateko sistema informatikoa garatzen dihardute, esperientzia faltagatik edo beste arrazoi batzuengatik sor daitezkeen giza akatsak saihesteko. Euskal emakumeen artean bularreko minbizia da tumore gaizto ohikoena eta urtero 100.000 emakumeko 40 kasu antzematen dituzte.

Infekzio nosokomiala

Beste alde batetik, ospitalean hartzen diren infekzioak –infekzio nosokomialak– antzemateko proiektuan lantzen dabiltza. Horretarako Web Semantikoa erabiliko dute, infekazioa hartu dutela antzemateko. Gainera, ze mikro-organismo den, non dagoen eta beste gaixo batzuk kutsatzeko duen ahalmena antzeman ahalko dute, ondoren babes neurriak hartu ahal izateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak