Hau, baina, festaren zatitxo bat besterik ez da; Samasiku txaranga laster hasiko da kalejiran; 19:00etan, berriz, Arrasate Musikalekoak aterako dira, banda eta balleteko kideak euren kalejira partikularrean; eta 19:30ean eta 22:30ean, dantzan egiteko gonbitea egingo du Egan taldeak, Herriko plazan. Aratuste martitzena borobiltzeko, gauean (23:30ean) Sardinaren hileta egiteko gertu-gertu daude, besteak beste SUDC elkarteko kideak. Segizioa egingo dute herriko kaleetan, eta haren ostean erreko dute sardina, Herriko plazan.