ALARMA FALTSUA. Motxila susmagarri bat agertu da DVren egoitza kanpoan

Goiatz Arana Begiristain 2009ko uztailaren 14a

Emakume bat agertu da esanez motxila bere alabarena dela eta bertan behera utzi dute bonba abisua. 15:00etan atzeman dute El Diario Vasco-ko langileek motxila susmagarria lorontzi baten atzean eta Ertzaintzari abisatu diote. Ertzaintzak itxi egin du ingurua eta desbideratu du zirkulazioa Okorotegiko biribilgunetik eta Garibai etorbidetik. Otalora lizentziaduna kale guztia itxita egon da 15:00etatik 15:50era arte. Atzo, astelehena, DVren Eibarko egoitzan agertu zen maleta susmagarri bat. Han ere bonba susmoa egon zen eta horren ondorioz larritu dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak