Neska-mutil koadrila elkartu zen eguerdian Seber Altuben eta Molto motorren gainean Laubide plazaraino joan ziren. Gero jolasak egin zituzten, motorren gainean, noski.
Helduek ere egin zuten ibilaldia arratsaldean eta burruntzian erretako mokadutxoa jan ostean Dani Carrilloren erakustaldiak sortu zuen ikusmina. Euria egin arren kataluniarrak ikuskizun polita eskaini zuen elkartutako ikusleen harrigarri. Eta ilunkara kontzertuak girotu zuten, Dirty Brothers taldeak hain zuzen.